XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Halaxe gertatzen da Egunero hasten delako-n.

Izan ere, Egunero hasten delako neska baten eta mutil baten arteko harremanaren historia izan zitekeen, bertan abortoa besteak bezalako pasarte bat litzatekeelarik; hasiera-hasieratik, ordea, neskaren haurdunaldiaren eta abortatu nahiaren berri ematen zaigu.

Haurgaltzea, orduan, nobelaren funtsezko gai bihurtu da (ez arazoa nobelaren hasieran agertzen delako bakarrik, noski, baina horrek ere lagundu egiten du, dudarik gabe).

Berdin gertatzen da Txillardegiren Elsa Scheelen-en.

Bertan, Txillardegik engainaturiko emakume baten historia kontatzen digu.

Nobelaren lehen aldean, Elsaren ezkontzaren berri jakingo dugu, ezkondu zenetik senarraren engainuaz jabetu arteko prozesu guztia eta senarraren engainuaren gora beherak.

Engainua, berriz, hasiera-hasieran dago kokaturik, eta hala, aurreko urteetako historia ere kontatzen zaigun arren, historia horren funtzioa engainua azaltzea eta osatzea besterik ez da izango.

Engainuak hartu duen leku berezia dela-eta, azken batez, ordura arteko historia osoa engainuari begira geratu da, berau azaltzeko eta dituen ondorioak hobeto ulertarazteko (hain zuzen ere, engainu hori gogorragoa izango da, aurreko urteetako historiari esker, Elsaren zoritxarraren berri dakigunean, izan ere, haurrik ezin edukitzean, bizitza nahi ez bezala etorri zaiolarik, senarra zeukan gauza bakarra bait zen).

Nobelaren erritmoa astunduz ere, hau da, pasarte jakin baten deskribapenerainoko tartea luzatuz, pasarte horri garrantzi berezia ematen zaio.

Hamaseigarrenean aidanez-en historian, esaterako, senarraren heriotza emakume bakarti batek jasan behar duen beste zorigaitz bat baino ez litzateke; baina senarraren heriotzaren deskribapena atzeratu egiten zaigu analepsia, jakin mina sortzen da gure baitan eta bortxazko heriotza nobelaren gune bihurtzen da; nobelan azaltzen diren gainerako heriotzek, gainera, honi bidea zabaltzeko funtzioa dute orain, amaren eta haurraren heriotza, hil nahi duen gizon baten heriotzerako prozesuaren argigarriak direlarik.

Elsa Scheelen-en, berriz, alderantzizko prozesua aurki genezake, hots: Elsa afaltzen egon da senarrarekin, badirudi gauzak hobeto joango direla, badirudi Luc-ek oraindik Elsa maite duela; eta Elsak esperantzak hartzen ditu berriz ere.

Esperantzarik eza azpimarratzeko, ostera, Txillardegik arindu egiten du nobelaren erritmoa eta bat-batean, ia abisatu gabe, Luc beste emakume batekin aurkezten digu.

Elsaren etsipena eta gizonekiko mesfidantza azpimarraturik geratzen dira horrela, nobelaren gune izango diren sentimendu biok, hasiera-hasieratik azaldurik egongo dira.

Zeintzu ondorio atera ditzakegu guzti honetatik? Bi behintzat bai.

Lehendabizi esan behar dugu historia hitzaldiaren menpekoa dela.

Ikusi dugunez, hitzaldiak aldatu egin dezake historia, hasieran zuen esanahia ezabatu eta beste bat eman; historia, berbera izango da, oinarriz, hitzaldi batetan eta beste batetan, baina hitzaldiak moldatu egiten du, (...).